Gerizpean. Irudia. Lasarte
FESTETAN OREKA MANTENDU NAHIAN
Jaiak orekan pasatzea ez da erraza, gehiegikeriak egitea arrunta izaten da. Batzuek lortzen dute, hala ere. Bisita berezia izan dute hainbat herritan egun hauetan. Villafrancako falconsak (Katalunia) etorri dira Euskal Herrira: Lasartera, Oriora eta Zumaira (Gipuzkoa), besteak beste. Hainbat pertsonaren artean, orekari eutsiz, altueran egiten dituzten irudiengatik dira ezagunak. Ikusleak txundituta geratu dira: gazteluak, piramideak, eta eskailerak irudikatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu