Fiction / Non Fiction

santi leone
2010eko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Liburu batean, idazle espainol batek harro kontatu du Japonian 13 urteko hiru neskarekin larru jo zuela. «Eroarazi ninduten». Zenbait hedabidetan gogor aritu dira haren kontra, eta, dirudienez, liburu denda batzuek boikota egin diote liburua. Hau, halere, aise eros daiteke, kalapita ez baita zenbait kazetariren kontua baino izan. Egileak berak azpimarratu duenez, delitua dagoeneko baliogabe gertatu da, eta epaile bakar batek ere ez bide du pederastiaren gorazarrerik hauteman zoratzeko moduko txortaldi horretan.

Berriki, Isidorok erran dio kazetari lagun bati ETAko zuzendaritza garbitzeko aukera izan arren uko egin ziola sarraskia agintzeari. Baina gaineratu du oraindik ez dakiela asmatu zuenetz erabaki hura hartuta. Kazetari eta politikari batzuek ozenki kritikatu dituzte Espainiako presidentea izandakoaren hitzak. Epaileak, ordea, isilik egon dira. Nonbait, bakar batek ere ez du ele horietan Gonzalezek gerra zikina zuzendu ote zuen ikertzeko zantzurik ikusi, ezta terrorismoaren apologiarik ere adierazitako zalantza horretan.

A Serbian Film lana ematekoak ziren Donostiako Beldurrezko Zinemaren Astean. Filma, diotenez, nazkagarria da. Hainbat sexu gehiegikeria irudikatzen du, eta pasarte bereziki okaztagarri batean, nini bat da horien pairatzaile. Alta, narrazioan haurrak jasaten dituen izugarrikeriak, latexezko panpina bati egin zaizkio errealitatean. Emanaldia, baina, bertan behera gelditu zen, epaile batek aginduta.

Zenbaitetan, errealitateak fikzioa gainditzen du, baina, antza, Espainiako justizia ez da oraindik horretaz jabetu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.