LIFE Bonelli proiektuaren barruan jabetu dira Fila arranoa Thorrekin maitemindu dela, eta bere bila joan dela Toloñoko mendilerrora. Bi urteko gainerako arranoek egiten duten bezala "distantzia luzeko esplorazioak egin beharrean", Thorren bila joan da. Proiektuko sustatzaileen arabera, lehen hegaldietan ezagutu zuten elkar bi arranoek.
Bonelli arraza berreskuratzeko xedea du LIFE Bonelli proiektuak, eta Fila Thorren bila joatea "arrakasta" dela diote, parekatze horrek Fila ugaltzeko adin nagusira iristea ekarriko duelako.