Film labur bat estreinatuko dute gaur: 'Blai Blai Blai'

2021eko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Zinemari eskainitako saio bat abiarazi du Kanaldudek. Halaber, telebistak berak ekoitzitako film labur bat estreinatuko du gaur, 21:00etan: Blai Blai Blai. Amaia Boloki eta Maika Lapouble dira gidoilari eta zuzendariak. Istorioko protagonista Xandrine da: asteburu alkoholduna pasatu duela eta, astelehen zaila darama. Presaka doa bere eguneko eginkizunak betetzera, eta, denbora berean, barneko tirabirek eta ustekabeko topaketek gaina hartuko diote. «Etxean» egindako filma dela iragarri du Kanaldudek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.