Filmak eta terraza: Korterraza

Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan, film laburrak eta musika kalean izango dira lau egunez

Korterraza gaur hasiko da, filmekin eta musikarekin. ZIPI / BESTEAK.
2011ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Orain urtebete harrera ona izan zuela eta, Korterraza jaialdia berriz egin behar dute Kultura Kalean elkartekoek. Gaurtik hasi eta larunbatera arte, «urte guztiko 34 film laburrik onenak» ikusteko aukera izango da, aire zabalean.

Antolatzaileek joaten diren guztiei argazki kamera bat eramateko eskatzen diete, «haien bizitzako bost argazki dibertigarrienak» egiteko asmoa dutelako; aurtengo protagonista ikusleak izan daitezen. Ondoren, Mamafunko musika taldea bere emanaldiarekin hasiko da, eta haien musika nahiz James Brown, Stevie Wonder eta Buddy Miles artisten abestiak abestuko dituzte. Mamafunkok bukatu eta gero, A Contra Blues eta Second taldeek beraien abestiak abestuko dituzte.

21:00etan hasiko dira lehen eguneko zortzi film laburrak, eta horien artean egon daitezke Korterraza sariaren eta Ikuslearen sariaren irabazleak. Korterraza saria eramaten duenak 1.500 euro jasoko ditu. Epaimahaian Roberto Flores eta Ivan Pascual kazetariak izango dira, baita David Gotxikoa Gauekoak Gasteizeko gaueko aisialdi taldeko arduraduna eta Charlie Faber DJ eta Radio 3eko kazetaria ere. Ikuslearen sariaren irabazleak 1.000 euro lortuko ditu; edonor izan daiteke epaile, hautestontziak plazan izango baitira, eta Internetez bozkatzeko aukera ere egongo da.

KORTERRAZA

Non. Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan.

Noiz. Gaur, 19:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.