2010eko urriaren 29a
00:00
+18. Espainia, 2010. Zuz.: Roman Parrado. Akt.: Fernando Tielve, Joe Dixon, Margo Stilley. 88 min. Victorrek 18 urte ditu, eta bizitza iluna darama. Casting batean Martin eta Anna ezagutu eta hainbat gauza deskubrituko ditu. Gasteiz (), Donostia (Bretxa), Tutera (Ocine).
Che, un hombre nuevo
D. AEB, 2010. Zuz.: Tristan Bauer. Dokumentala. 110 min. Ernesto Guevararen intimitatean barneratzen da dokumentala. Haren formazioa, koherentzia, ikasketa prozesua eta akzioaren zerbitzura jarritako pentsamendua azalduko dira lanean. Gasteiz (Florida), Bilbo (Golem Alhondiga), Donostia (Trueba), Iruñea (Golem Yamaguchi).
Copia certificada
D.Frantzia-Italia-Iran, 2010. Zuz.: Abbas Kiarostami. Akt.: Juliette Binoche, William Shimell, Jean-Claude Carriere, Agathe Natanson. 106 min. Toscanako hegoaldeko herrixka batean, gizon batek eta emakume batek topo egingo dute. Gizona idazle bat da, eta hitzaldi bat ematera joan da. Emakumea Frantziako galerista bat da. Drama. Gasteiz (Florida, Guridi), Bilbo (Multi), Donostia (Principe), Iruñea (Golem Yamaguchi).
Fin de concession
Frantzia, 2010. Zuz.: Pierre Carles. Akt.: Jean-Marie Cavada, Jacques Chancel, Jean-Pierre Elkabbach.131 min. Frantziako telebistako lehen katearen pribatizazioaren inguruko lana. Kontzesioak nola ematen dituzten ikertzen du Pierre Carlesek, baina oztopo handiak kausituko ditu. Baiona (L'Autre).
Il reste du jambon?
Frantzia, 2010. Zuz.: Anne Depetrini. Akt.:Ramzy Bedia, Anne Marivin, Marie-France Pisier. 90 min. Justine Lacroix kazetari ilehori xarmangarriak zirujau bat ezagutuko du, eta elkarrekin maiteminduko dira berehala. Euren familientzat, ordea, arazotxo bat dago: senargaia familia arabiarrekoa da.baiona (CGR), Donibane Lohizune (Le Select).
La tropa de trapo en el país donde siempre brilla el sol
D. Espainia, 2010. Zuz.: Alex Colls. Animaziozko filma. 76 min. Mumuk eta haren lagunek trapuzko koadrila bat osatzen dute. Ikuskizun batean parte hartu behar duten artalde bat ezagutuko du Mumuk parkean. Gasteiz (Florida), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Donostia (Antiguo Berri), Iruñea (Carlos III).
Los ojos de Julia
+16. Espainia, 2010. Zuz.: Guillem Morales. Akt.: Belen Rueda, Lluis Homar, Julia Gutierrez Caba, Pablo Derqui, Francesc Orella, Daniel Grao. 107 min. Julia itsu gelditzen ari da gaixotasun baten ondorioz. Bellevuera itzuli da senarrarekin, ahizpa bisitatzeko. Ahizpak bat-batean bere buruaz beste egingo du. Psycothriller-a. Gasteiz (Abaco Boulevard, Florida, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Capitol, Golem Alhondiga, Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Durango (Zugaza), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Santurtzi (Serantes), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa, Principe), Errenteria (Niessen), Irun (Cinebox, Txingudi), Usurbil (Urbil), Iruñea (Golem Baiona, Golem La Morea, Carlos III), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).
Nostalgie de la lumière
Txile, 2010. Zuz.: Patricio Guzman. Dokumentala. 90 min. Atacamako basamortuan mundu osoko astronomoak bilduko dira, izarrei behatzeko. Bitartean, lurrari begira dabiltza hainbat lagun: diktadurak basamortuan hildako senideen hezurren bila. Baiona (L'autre).
Retornos
D. Espainia, 2010. Zuz.: Luis Aviles. Akt.: Xavier Estevez, Manuela Velles, Xose Manuel Olveira Pico, Emilio Gutierrez Caba. 100 min. Alvaro Galiziako jaioterrira itzuli da, kanpoan hamar urtez egon ostean. Han anaiarekin adiskidetzen eta alaba berreskuratzen saiatuko da. Errepidean emakume bat hilda topatuko du. Gasteiz (Florida), Bilbo (Multi), Donostia (Principe).
Rumores y mentiras
+12. AEB, 2010. Zuz.: Will Gluck. Akt.: Emma Stone, Amanda Bynes, Cam Gigandet, Stanley Tucci. 93 min. Neska batek mutilekin arrakasta handia duenaren itxurak eman nahi ditu, «etekina» atera duelakoan. Baina haren kalterako izango da azkenean. Komedia erromantikoa. Gasteiz (Abaco Boulevard, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa), Irun (Txingudi), Usurbil (Urbil), Iruñea (Golem La Morea), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa).
The Town
+12. AEB, 2010. Zuz.: Ben Affleck. Akt.: Ben Affleck, Rebecca Hall, Jon Hamm, Jeremy Renner. 124 min. Banku lapur bat banku bateko zuzendariarekin maiteminduko da. Bitartean, FBIko agente bat lapurraren atzetik ibiliko da. Gasteiz (Abaco Boulevard, Guridi, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Capitol, Golem Alhondiga), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Donostia (Bretxa, Principe), Irun (Cinebox), Usurbil (Urbil), Iruñea (Golem La Morea, Carlos III), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa).
Venus Noire
+12. Frantzia, 2010. Zuz.: Abdellatif Kechiche. Akt.:Yahima Torres, Andre Jacobs, Olivier Gourmet. 164 min. Parisen, 1817. urtea. Saartjie Baartman emakume hegoafrikarra zientzia akademietan erakusten dute, piztia bitxi bat balitz bezala. Baina bera emakume askea da, eta laster bihurtuko da Europako hirietako azpimunduko erregina. Baiona (Atalante), Donibane Lohizune (Le Select), Miarritze (Royal).
Vivir para siempre
+7. Espainia, 2010. Zuz.: Gustavo Ron. Akt.:Robbie Kay, Ben Chaplin, Emilia Fox, Greta Scacchi. 95 min. Samek 12 urte ditu, eta istorio harrigarriak biltzea du gustuko. Nerabeen kontuekin ere jakin-mina du. Samek leuzemia gaitza du. Gasteiz (Guridi), Bilbo (Multi), Donostia (Antiguo Berri), Iruñea (Carlos III).