Filmen estreinaldiak.

2010eko irailaren 29a
00:00
Entzun
Frantzia, 2010. Zuz.: Jacques Malaterre. Akt.: Simon Paul Sutton, Aruna Shields. 84 min. Duela 300.000 urte Neanderthalgo gizakia bizi zen Lurrean. Duela 30.000 urte desagertu egin zen, ordea. Neanderthalgo gizakiaren bilakaera kontatzen du filmak. Baiona (CGR Centre), Angelu (Moncine), Donibane Lohizune (Le Select).

Avatar: Edición especial

+7. AEB, 2009. Zuz.: James Cameron. Akt.: Sam Worthington, Zoe Saldana, Sigourney Weaver. 166 min. Inoiz diru gehien bildu duen filma estreinatu zuen iaz James Cameronek: Avatar. Zortzi minutu gehiago ditu bertsio honek. Soldadu elbarri bat Pandora planetara bidaltzen dute, hango indigenen aurka borrokatzera. Gasteiz (Gorbeia), Bilbo (Alondegia, Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Megapark), Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Santurtzi (Serantes), Donostia (Bretxa), Errenteria (Niessen), Irun (Txingudi), Iruñea (Golem Baiona, Morea), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas),

Carancho

+16.Argentina, 2010. Zuz.: Pablo Trapero. Akt.: Ricardo Darin, Martina Gusman. Argentinan 22 pertsona hiltzen dira egunero zirkulazio istripuetan, batez beste. Ezbehar horien inguruan negozio handia dago antolatuta: abokatuak, medikuak eta funtzionarioak senideen minaren lepotik aberasten dira. Gasteiz(Florida), Bilbo (Alondegia), Donostia (Trueba), Iruñea (Baiona).

Astro Boy

D. AEB, Japonia, Hong Kong, 2007. Zuz.: David Bowers. Animazioa. 93 min. Zientzialari batek semea galduko du istripu batean. Haren o rdezko gisa, Astro Boy robota sortuko du. Robota dela jakiten duenean, etxetik alde egingo du Astro Boyk. Bere superahalmenekin, Stone presidente militarzaleari egin beharko dio aurre mutiko mekanikoak. Gasteiz (Abaco Boulevard, Gorbeia), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Megapark), Leioa (Artea), Donostia (Bretxa), Usurbil (Urbil), Iruñea (La Morea), Uharte (Itaroa).

El gran Vazquez

D. Espainia, 2010. Zuz.: Oscar Aibar. Akt.: Santiago Segura, Alex Angulo, Biel Duran. Manuel Vazquez marrazkilariaren bizitzan oinarrituriko filma da. La Familia Cebolleta, Las hermanas Gilda eta Anacleto agente secreto komikien sortzailea sekulako pertsonaia zen errealitatean: anarkista, bizizalea, iruzurtia, emakumezalea... Zorretan eta ihesi ibili zen 1960ko Bartzelonan. Nagusiak nagusi, nahi zuen bezala lan egiten zuen bizitzaren artista hutsak. Gasteiz (Florida, Gorbeia), Bilbo (Capitol, Alondegia, Multicines), Barakaldo (Max Ocio, Megapark), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Irun (Txingudi), Usurbil (Urbil), Iruñea (Golem Baiona, La Morea, Carlos III), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa), Viana (Cañas).

Elisa K

+12. Katalunia, 2010. Zuz.: Jordi Cadena, Judith Colell. Akt.: Aina Clotet, Nausicaa Bonnin. Elisa 11 urte betzear zegoen aitaren lagun batek bortxatu zuenean. 24 urterekin arazo psikologikoak ditu, baina ez daki zergatik, oroitzapenak oso sakon lurperatu baititu. Egun batean amari deituko dio: «Lagun iezadazu, gauza beldurgarri bat gogoratu berri dut». Bilbo (Multicines).

Mange, prie, aime /Come, reza, ama

D. AEB, 2010. Zuz.: Ryan Murphy. Akt.: Julia Roberts, Richard Jenkins, Javier Bardem. 140 min. Dibortzio zail baten ostean, Liz Gilbertek urte sabatikoa hartzea erabaki du. Bidaia exotiko eta miragarri batean, jateko gogoa berreskuratuko du Italian, otoitzaren indarraz jabetuko da Indian, eta amodioa aurkituko du Balin. Drama. Gasteiz (Boulevard, Guridi, Gorbeia), Bilbo (Capitol, Alondegia, Zubiarte),Barakaldo (Max Ocio, Megapark), Durango (Zugaza), Getxo (Lauren),Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Santurtzi (Serantes), Donostia (Bretxa, Trueba), Errenteria (Niessen), Irun (Mendibil, Txingudi), Usurbil (Urbil), Angelu (Moncine), iruñea (Golem Baiona, La Morea, Carlos III), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).

Sans queue ni tete

Frantzia, 2010. Zuz.: Jeanne Labrune. Akt.:Isabelle Huppert, Bouli Lanners, Sabila Moussadek. 95 min. Alice prostituta da, eta ez ditu bere bezeroak jasaten. Xavier, berriz, psikoanalista da.Alice Xavierren kontsultara joango da, eta elkar ezagutzen hasiko dira.Baiona (L'Autre), Donibane Lohizune (Le Select).

Trop loin pour toi

AEB, 2010. Zuz.: Nanette Burstein. Akt.: Drew Barrymore, Justin Long, Charlie Day, Christina Applegate, Ron Livingston. 102 min. Erinek eta Garrettek bikote harremanari eutsi nahi diote, baina elkarrengandik urrun bizi dira. Bata Chicagon bizi da, eta bestea, Los Angelesen. Komedia erromantikoa. Angelu (Moncine).

Wall Street 2: l'argentne dort jamais

AEB, 2010. Zuz.: Oliver Stone. Akt.: Michael Douglas, Shia Labeouf, Josh Brolin, Carey Mulligan, Eli Wallach, Susan Sarandon. 130 min. 1987. urtean Oliver Stonek zuzendutako filmaren jarraipena. Gordon Gekko finantzen marrazoak (Michael Douglas) urteak egin ditu espetxean. Kalera irtetean, alabarekin harremana konpontzen saiatuko da, eta haren mutil-lagunarekin egingo du bat. Manipulazio jokotan murgilduko da berriz ere Gekko. Baiona (CGR Centre), Angelu (Moncine), Donibane Lohizune (Le Select).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.