2010eko irailaren 24a
00:00
Italia, 2009. Zuz.: Luca Guadagino. Akt.: Tilda Swinton, Alba Rohrwacher, Pippo Delbono. Milango Recchi industrialari aberatsaren familian, Emmak aspertuta igarotzen ditu egunak, bere ezkontza-bizimoduak eskatzen dizkion betebeharretan buru-belarri. Udaberrian Antonio ezagutuko du, semearen lagun bat, eta aspaldian itota zeuzkan sentimendu batzuk azaleratuko ditu. Baiona (L'Autre).
Avatar: Edicion especial
AEB, 2009. Zuz.: James Cameron. Akt.: Sam Worthington, Zoe Saldana, Sigourney Weaver. 166 min. Inoiz diru gehien bildu duen filma estreinatu zuen iaz James Cameronek: Avatar filma. Zortzi minutu gehiago ditu orain estreinatu duten bertsio honek. Soldadu elbarri bat Pandora planetara bidaltzen dute, hango indigenen aurka borrokatzera. Gasteiz (Gorbeia), Bilbo (Alondegia, Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Megapark), Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Santurtzi (Serantes), Donostia (Bretxa), Errenteria (Niessen), Irun (Txingudi), Iruñea (Golem Baiona, Morea), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas),
Carancho
Argentina, 2010. Zuz.: Pablo Trapero. Akt.: Ricardo Darin, Martina Gusman. Argentinan 22 pertsona hiltzen dira egunero zirkulazio istripuetan, batez beste. Ezbehar horien inguruan negozio handia dago antolatuta: abokatuak, medikuak eta funtzionarioak senideen minaren lepotik aberasten dira. Gasteiz(Florida), Bilbo (Alondegia), Donostia (Trueba), Iruñea (Baiona).
Astro Boy
AEB, Japonia, Hong Kong, 2007. Zuz.: David Bowers. Animazioa. 93 min. Zientzialari batek semea galduko du istripu batean. Haren ordezko gisa, Astro Boy robota sortuko du. Robota dela jakiten duenean, etxetik alde egingo du Astro Boyk. Bere superahalmenekin, Stone presidente militarzaleari egin beharko dio aurre mutiko mekanikoak. Gasteiz (Abaco Boulevard, Gorbeia), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Megapark), Leioa (Artea), Donostia (Bretxa), Usurbil (Urbil), Iruñea (La Morea), Uharte (Itaroa).
El gran Vazquez
Espainia, 2010. Zuz.: Oscar Aibar. Akt.: Santiago Segura, Alex Angulo, Biel Duran. Manuel Vazquez marrazkilariaren bizitzan oinarrituriko filma da. La Familia Cebolleta, Las hermanas Gilda eta Anacleto agente secreto komikien sortzailea sekulako pertsonaia zen errealitatean: anarkista, bizizalea, iruzurtia, emakumezalea... Zorretan eta ihesi ibili zen 1960ko Bartzelonan. Nagusiak nagusi, nahi zuen bezala lan egiten zuen bizitzaren artista hutsak. Gasteiz (Florida, Gorbeia), Bilbo (Capitol, Alondegia, Multicines), Barakaldo (Max Ocio, Megapark), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Irun (Txingudi), Usurbil (Urbil), Iruñea (Golem Baiona, La Morea, Carlos III), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa), Viana (Cañas).
Elisa K
Katalunia, 2010. Zuz.: Jordi Cadena, Judith Colell. Akt.: Aina Clotet, Nausicaa Bonnin. Elisa 11 urte betzear zegoen aitaren lagun batek bortxatu zuenean. 24 urterekin arazo psikologikoak ditu, baina ez daki zergatik, oroitzapenak oso sakon lurperatu baititu. Egun batean amari deituko dio: «Lagun iezadazu, gauza beldurgarri bat gogoratu berri dut». Bilbo (Multicines).
Hors-la-loi
Frantzia-Aljeria-Belgika. 2010. Zuz.: Rachid Bouchareb. Akt.: Jamel Debbouze, Roschdy Zem, Sami Bouajila. 138 min. Aljeriatik erbesteratu, eta hiru anaia eta ama banandu egingo dira. Messaud Indotxinan borrokatuko da, Abdelkaderrek Aljeriaren independentziaren aldeko mugimenduaren buruzagitza hartuko du, eta Said zorte bila abiatuko da Parisko taberna eta alproja-zuloetara. Film historikoa. Baiona (L'Atalante, CGR Centre), Angelu (Moncine), Donibane Lohizune (Le Select).
Mange, prie, aime /Come, reza, ama
AEB, 2010. Zuz.: Ryan Murphy. Akt.: Julia Roberts, Richard Jenkins, Javier Bardem. 140 min. Dibortzio zail baten ostean, Liz Gilbertek urte sabatikoa hartzea erabaki du. Bidaia exotiko eta miragarri batean, jateko gogoa berreskuratuko du Italian, otoitzaren indarraz jabetuko da Indian, eta amodioa aurkituko du Balin. Drama. Gasteiz (Boulevard, Guridi, Gorbeia), Bilbo (Capitol, Alondegia, Zubiarte),Barakaldo (Max Ocio, Megapark), Durango (Zugaza), Getxo (Lauren),Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Santurtzi (Serantes), Donostia (Bretxa, Trueba), Errenteria (Niessen), Irun (Mendibil, Txingudi), Usurbil (Urbil), Angelu (Moncine), iruñea (Golem Baiona, La Morea, Carlos III), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).
Miel
Turkia, 2010. Zuz.: Semih Kaplanoglu. Akt.: Bora Altas, Erdal Besikçioglu, Tullin Ozen. 103 min. Yusufek 6 urte ditu, eta gurasoekin bizi da, Anatoliako herri txiki eta bakartu batean. Aita erlezainarekin joan ohi da ezti bila. Halako batean, aita ezti bila irtengo da, eta ez da itzuliko. Donibane Lohizune (Le Select, JBA), Miarritze (Royal, JBA).
Pauline et François
Frantzia, 2010. Zuz.: Renaud Fely. Akt.: Laura Smet, Yannick Renier, Lea Drucker. 95 min. Familiek aldatzen zailak diren ohitura batzuk dituzte. Françoisen familia ez da salbuespena. Miarritze (Le Royal).
Resident Evil: Afterlife 3D
AEB-Erresuma Batua-Alemania. 2010. Zuz.: Paul W.S. Anderson. Akt.: Milla Jovovich, Ali Larter, Shawn Roberts. 100 min. Birus batek mundua suntsitu du. Birusaren ondorioz, gizaki ugari zonbi bihurtu dira. Alice bizirik atera direnen bila ibiliko da, leku seguru batera eramateko. Los Angelesera iristean, tranpa arriskutsu batean eroriko dira Alice eta haren laguna. Angelu (Moncine).