Filmen laburpenak

2010eko urriaren 27a
00:00
Entzun
+16.Espainia, 2010. Zuz.: Rodrigo Cortes. Akt.: Ryan Reynolds. 93 min. Paul Conroy kontratista zibil gisa dabil Iraken. Bahitu egingo dute, eta egurrezko hilkutxa batean bizirik lurperatuko dute. Esnatzean konturatuko da sakelako telefonoa eta pizgailu bat dituela. Soilik 90 minutu ditu handik ateratzeko, bestela oxigenorik gabe geldituko baita. Gasteiz (Abaco Boulevard), Bilbo (Golem Alhondiga, Multi), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Donostia (Bretxa), Errenteria (Niessen), Irun (Txingudi), Iruñea (Golem Baiona, Golem La Morea), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa).

Come, reza, ama

D. AEB, 2010. Zuz.: Ryan Murphy. Akt.: Julia Roberts, Javier Bardem, Billy Crudup, James Franco. 140 min. Dibortzio zaila izan ostean, Liz Gilbertek urte sabatikoa hartzea erabaki du. Bidaia exotiko eta miragarri batean, jateko gogoa berreskuratuko du Italian, otoitzaren indarraz jabetuko da Indian eta amodioa aurkituko du Balin. Drama. Gasteiz (Boulevard, Guridi, Gorbeia), Getxo (Lauren),Donostia (Principe), Errenteria (Niessen), Irun (Mendibil), Angelu (Moncine), Iruñea (G. Baiona, La Morea, Olite), Viana (Las Cañas).

Cartas a Julieta

D. AEB, 2010. Zuz.: Gary Winick. Akt.: Amanda Seyfried, Vanessa Redgrave, Gael Garcia Bernal, Franco Nero, Christopher Egan. 104 min. Sophie eta Victor oporretan daude Italian. Julietari bidalitako gutun bat jasoko dute. Gutuna ireki, eta Sophiek bilaketa bidaia bat hasiko du Toscanan. Komedia erromantikoa. Gasteiz (Florida), Bilbo (Multi), Barakaldo (Max Ocio), Getxo (Lauren), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa), Errenteria (Niessen), Irun (Cinebox), Iruñea (Olite), Lizarra (Los Llanos), Viana (Las Cañas).

Di Di Hollywood

+16. Espainia. 2010. Zuz.: Bigas Luna. Akt.: Elsa Pataky, Peter Coyote, Paul Sculfor, Flora Martinez, Giovanna Zacarias, Luis Hacha. 102 min. Diana Diaz emakume gazte bat da, eta amets bat dauka: aktore izan eta izar bilakatzea. Hori lortzeko, edozer egiteko prest dago. Miamira joango da, baina han ere gauzak ez zaizkio erraz suertatuko. Handik Los Angelesera joango da, eta izena aldatuko du; Di Di izango da aurrerantzean. Gasteiz (Abaco Boulevard, Florida, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Golem Alhondiga, Zubiarte), Barakaldo (Yelmo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa), Irun (Txingudi), Usurbil (Urbil), Iruñea (Golem La Morea, Carlos III), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa).

Elle s'appelait Sarah

Frantzia. 2009. Zuz.: Gilles Paquet-Brenner. Akt.: Kristin Scott Thomas, Melusine Mayance, Niels Arestrup.111 min. Julia Jarmond kazetari estatubatuar bat da, eta Vel d'Hiveko gertakaria ikertzen ari da. Ikerketen harira, Sarahekin topo egingo du; 1942an 10 urte zituen hark. Artikulu baterako ikerketa soil bat zena kontu pertsonala bilakatuko da. Bizitza betiko astinduko dion sekretu baten jabe egingo da Julia. Baiona (CGR Centre), Angelu (Moncine), Miarritze (Le Royal).

Exit Through the Gift Shop

Erresuma Batua-AEB, 2010. Zuzendaria: Bansky. Dokumentala. 87 min. Thierry Guetta frantziarra Los Angelesen bizi da, eta bideokamerarekin dena grabatzeko obsesioa du. Bansky hiri artista nola ezagutu zuen kontatzen du filmak. Donostiako Zinemaldian harrera beroa izan zuen, Zabaltegi sailean. Donostia (Trueba (JBA)).

Gru: mi villano favorito /Moi, moche et méchant (3D)

D. AEB, 2010. Zuz.: Pierre Cofin, Chris Renaud, Sergio Pablos. Animaziozko filma. 95 min. Gru gizon gaizto bat da, eta plan maltzur bat du buruan: Ilargia lapurtzea. Haren oztopo bakarra hiru neska umezurtz zaintzea izango da. Gasteiz (Abaco Boulevard, Guridi, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Golem Alhondiga, Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Santurtzi (Serantes), Donostia (Bretxa,), Errenteria (Niessen), Irun (Cinebox, Txingudi), Usurbil (Urbil), Baiona (CGR Centre), Angelu (Moncine), Donibane Lohizune (Le Select), Iruñea (Golem Baiona, Golem La Morea, Carlos III), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).

Híncame el diente

+7. AEB, 2010. Zuz.: Jason Friedberg, Aaron Seltzer. Akt.: Jenn Proske, Matt Lanter, Chris Riggi, Marcelle Baer, Ken Jeong. 76 min. Becca nerabea zalantzan dago bi mutilen artean. Bietako bat aukeratu aurretik, aitari aurre egin beharko dio. Beccaren lagunak, berriz, urduri daude graduazio festaren aurreko egunetan. Banpiro filmen parodia. Gasteiz (Abaco Boulevard, Guridi, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Santurtzi (Serantes), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa), Errenteria (Niessen), Irun (Cinebox, Txingudi), Usurbil (Urbil), Iruñea (G. La Morea), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).

La red social /The Social Network

+7. AEB, 2010. Zuz.: David Fincher. Akt.: Jesse Eisenberg, Justin Timberlake, Andrew Garfield. 120 min. 2003an, Mark Zukerberg Harvardeko ikasleak unibertsitateko sistema informatikoa legez kanpo kopiatuko du. Campuseko neska guztien datu basea sortuko du, eta erabiltzaileei neska politenen alde bozkatzeko eskatuko die. Arrakasta izugarria lortuko du datu baseak ikasleen artean, baina Harvardeko segurtasuna arriskuan jartzea eta bizitza pribatuari errespeturik ez izatea leporatuko diote. Facebooken sortzaileetako bat da Mark; mundu guztian zehar zabaldu da, eta denon ahotan dago orain hark eraturiko sare soziala. Gasteiz (Abaco Boulevard, Guridi, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Capitol, Golem Alhondiga, Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Santurtzi (Serantes), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa, Principe), Errenteria (Niessen), Irun (Cinebox, Txingudi), Usurbil (Urbil), Baiona (CGR Centre), Angelu (Moncine), Iruñea (Golem Baiona, Golem La Morea, Carlos III), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).

Biutiful

+18. AEB, 2010. Zuz.: Alejandro Gonzalez Inarritu. Akt.: Javier Bardem, Maricel Alvarez, Eduard Fernandez. 88 min. Hondoratzeko bidean dagoen gizon baten istorioa da. Uxbalek badaki heriotza duela inguruan. Bi umeren aita da, eta patuaren kontra borrokatuko da.Miarritze (Le Royal).

Les petites mouchoirs

Frantzia, 2010. Zuz.: Guillaume Canet. Akt.: François Cluzet, Marion Cotillard, Benoit Magimel. 154 min. Ezbehar handi baten ondoren, lagun talde batek oporretarako planekin aurrera jarraitzea erabakiko du. Urtero legez, itsasertzera joango dira. Han, ordea, barruan gordetzen duten guztia aterako da, onerako eta txarrerako. Baiona (CGR), Angelu (Moncine), Donibane Lohizune (Le Select), Donapaleu (St. Louis).

Wall Street 2

+7.AEB, 2010. Zuz.: Oliver Stone. Akt.: Michael Douglas, Shia Labeouf, Josh Brolin, Carey Mulligan, Eli Wallach, Susan Sarandon. 130 min. 1987. urtean Oliver Stonek zuzendutako filmaren jarraipena. Gordon Gekko finantzen marrazoak (Michael Douglas) urteak egin ditu espetxean. Kalera irtetean, alabarekiko harremana konpontzen saiatuko da, baina zaila izango zaio. Neskaren mutil-lagunarekin bat egingo du. Manipulazio jokoetan murgilduko da berriz ere Gekko, mutilaren laguntzaz. Gasteiz (Abaco Boulevard, Guridi, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Capitol, Golem Alhondiga, Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa, Principe), Errenteria (Niessen), Irun (Cinebox, Txingudi), Usurbil (Urbil), Zumaia (Aita Mari), Baiona (CGR Centre), Angelu (Moncine), Donibane Lohizune (Le Select), Iruñea (G. Baiona, G. La Morea, Carlos III), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.