Lehenengo galbahea egin du Bilboko International Art& Fashion moda diseinu lehiaketak. Diseinatzaile gazteentzako lehiaketa da, eta izena eman duten 200 gazteetatik 30 hautatu dituzte finalera pasatzeko. Bilboko Carlton hotelean jarri zituzten atzo parte hartzaile guztien lanak. Irabazleen izenak maiatzean jakinaraziko dituzte, eta ekainean erakusketa bat osatuko dute saritutako lanekin. Bilboost komunitate birtuala da antolatzailea.
Hirugarren aldia du aurten Bilboko International Art&Fashionek. 18 eta 35 urte bitarteko mundu osoko diseinatzaileek parte hartu dute lehiaketan. 47 herrialdetako gazteek eman dute izena, eta tartean euskal herritarrak ere bai.
Lehiaketaren helburua moda diseinatzaile gazteak ezagutzera ematea da, eta Euskal Herriko diseinatzaileen lanak zabaltzen ahalegintzen dira.
Antolatzaileen arabera, diseinuaren arloan mugarria da lehiaketa, eta mundu osoan du sona, bai jende askok parte hartzen duelako, eta baita sariengatik ere. Irabazleek 10.000 euro jasoko dituzte eta euskal diseinatzaile onenari 5.000 euro emango dizkiote. Horretaz gain, artea eta moda uztartzen dituenez, berezia gertatzen da.
Mundu osoko oihartzunaren isla dira lehiaketarekin elkarlanean diharduten eskolak: Milango (Italia) Istituto Marangoni, Londresko College of Art Design eta New Yorkeko Parsons New School.
Epaimahaia moda munduko hamabost adituk osatzen dute.
Finalistak hautatu dituzte Bilboko nazioarteko moda lehiaketan
Bilboko International Art&Fashion lehiaketaren helburua diseinatzaile gazteen lana ezagutaraztea da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu