Flamenkoa, lehen eta orain

Jacob Guerrerok eta Daniel Torresek saio bat egingo dute Bilbon, flamenkoaren inguruko jardunaldietan

Guerrerok eta Torresek Cristina Hoyosen balletean egiten dute lan; irudian, Viaje al sur ikuskizuna. BERRIA.
Erredakzioa
2011ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Xarma duen itsasadarra flamenkoari buruzko jardunaldiak amaitzear daude Bilbon. Gaur ikusi ahal izango da azken emanaldia; Jacob Guerrerok eta Daniel Torresek flamenko ikuskizuna eskainiko dute Bilborock aretoan, 20:00etan. Jardunaldiak bukatzeko, parte hartzaile guztiak Hikaateneoan elkartuko dira, 22:30ean.

Tradizioa oinarri du Mirando al pasado emanaldiak; hala ere, gaur-gaurko flamenkoari ere lekua egingo diote bi dantzariek. Dotoreziaz, indarrez eta kolorez uztartzen dute iragana eta oraina. Ikustera eta entzutera ez ezik, sentitzera ere gonbidatzen dute ikuslea bi dantzariek. Cristina Hoyos dute amabitxi, hura izan baita Guerrero eta Torresen lanaren bultzatzailea. Egun Hoyosen Andaluziako balleteko dantzari nagusiak dira.

Seigarren aldia dute aurtengoan flamenkoaren inguruko jardunaldiek. Irailaren 10ean hasi zituzten, eta artisten belaunaldi berriaren indarra eta adierazkortasuna izan du aurtengoak ardatz. Emanaldiekin batera, tailerrak ere antolatu dituzte. Emakumea eta flamenkoa zikloak eraman du berritasuna: gitarra flamenkoko irakasle bat gonbidatu dute, lehenengoz.

DANIEL TORRES ETA JACOB GUERRERO

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Bilbon, Bilborock aretoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.