Jaiak
Formatu txikiko sanferminak
San Fermin Txiki izenpean, adin guztientzako kultur egitarau anitza egiten ari dira Iruñean. Gaur, esku pilotako partidak egongo dira Mañueta frontoian: 17:00etan, neskatoenak izango dira; 18:00etan, aldiz, emakumeen txanda izango da. Eguneko programazioa Santa Ana enparantzan egingo den Alde zaharreko erraldoiak ikuskizunak osatuko du. Bihar goizean, Euskaldunon kultura eta pasadizoak izeneko ibilbidea egingo dute; zeharkaldi hori Baratxurien plazatik hasiko da, 11:00etan. Arratsaldean, berriz, Alde zaharreko erraldoiak emankizunaren bigarren pasea egingo dute Santa Ana Enparantzan, eta horrekin itxiko dute irailaren 16an abiatu zen kultur programazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu