Gorabehera handiko asteburua izango da bihartik aurrera Barakaldoko BEC erakustazokan (Bizkaia). Izan ere, bi azoka zabalduko dituzte, eta aldi berean ikusteko aukera egongo da. Nagusi azoka batetik, helduentzako zerbitzu, aisialdi eta ekintzak eskainiko dituena, eta Fosminer azoka bestetik, mineral eta fosilzaleak elkartuko dituena.
Nagusi azokak 16. aldia izango du aurtengoa, eta Europako zahartze aktiboaren Europako urtearekin batera egingo da gainera. 40 mahai jarriko dituzte denetara, eta helduen zaintzan parte hartzen duten eragileak elkartu nahi ditu azokak. Esate baterako, erakunde publiko eta pribatuak, familiartekoak, zaintzaileak eta adineko pertsonen alde lan egiten duten eragile eta plataformak. Eta eragile horiei guztiei azken uneko zerbitzu, produktu eta baliabideak erakustea izango da Nagusiren helburu nagusia.
Baina, erakusteaz gain, ekintzarako aukera egongo da. Larunbatean, 11:00etan, helduentzako bigarren martxa nordikoaegingo baita. Bertan parte hartzeko, bihar eta igandean hastapen ikastaroak eskainiko dituzte.
BECeko beste pabiloi batean, mineral eta fosilen arloko 65 erakuslek mahaiak jarriko dituzte Fosminer azokan. Azokaren helburua jakintza horren dibulgazio zientifiko, kultural eta pedagogikoa da, eta, horretarako, hamaika mineral, meteorito, harribitxi eta beste ikusi ahal izango da. Horretaz gain, Camarasaurus dinosauroaren eskeletoa eta Triceratops dinosauroaren garezurra ere ikusi ahal izango dira, antolatzaileek azpimarratu nahi izan dutenez.
NAGUSI ETA FORMINER
Non. Barakaldo (Bizkaia).
Noiz. Gaurtik igandera.
Asteburuko proposamenak
Fosilak eta zahartzaro aktiboa BECen
Barakaldo. Nagusi eta Fosminer azokak egongo dira ikusgai bihar hasi eta igandera arte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu