Haustura hidraulikoaren edo fracking-aren eztabaida Euskal Herriko txoko guztietara iristen ari da azken hilabeteotan. Gaurkoan, gaiak Usurbilgo gaztetxera egingo du bisita, bertara joaten direnei fracking-aren inguruko zalantzak argitzeko helburuarekin.
Hilaren 6an, milaka pertsonak gaitzetsi zuten fracking-a Gasteizko kaleetan, baina instituzioek ez diete kasu handirik egin herritarren oihuei. Hala ere, urtebete darama gaiak pil-pilean Araban, eta Noaua!! kultur elkarteak horretaz baliatu nahi izan du, gaia Gipuzkoara ekartzeko eta gaiaren harira hainbat ekintza antolatzeko.
Gaur arratsaldean, lehenengo Fracking Hell dokumental laburra eskainiko dute. Lan horretan, haustura hidraulkoaren metodoa AEBetan lehenengoz aplikatu zela azaltzen da. Salaketa bat egiten da bertan, hainbat kexa jasotzen direlako eta kaltetutako hainbat pertsonaren testigantza ere ateratzen delako. Afrikan eta Hego Amerikan ere metodo honen erabileraren kalteak jasan dituzte.
Dokumentalaren emanaldiaren eta horri buruzko hausnarketaren ostean, Arabako Fracking Ez kolektiboko partaideek hitzaldia emango dute haustura hidraulikoaren eta metodo horren aplikazioak izan ditzakeen kalteen inguruan.
HITZALDIA
Noiz. Gaur, 18:00etan.
Non. Usurbilgo gaztetxean (Gipuzkoa).
'Fracking'-a hizpide Usurbilen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu