Helena Taberna zuzendari nafarrak bere osaba Mariano Aierra apaizaren bizitzan oinarrituta eginiko filma da La buena nueva. Objektibotasun faltsua aitzakia gisa erabili gabe, duela 70 urte Altsasun (Nafarroa) gertaturikoen inguruko ikuspegi pertsonala eman nahi izan zuen. Eliza katolikoak Nafarroan izaniko jokabideari begiratu, eta hierarkia estatu kolpean eta ondorengo errepresioan zuzenan partea hartu zuela erakusten du filmean, eta horretan salbuespen izaniko apaizak ekartzen ditu gogora, osaba tartean.
Halere, filma kostunbrismoan eta, zenbaitetan, topikoetan erortzen da. Indarrik gabe hasten da, baina, zorionez, bigarren partean, giza harremanen unibertsoa modu txukun batez eraikitzen du. Apaizaren eta maistraren arteko harreman labain eta arriskutsua da filmak duen alderik onena. Barbara Goenagak bikain jokatzen du bere rola, baita Unax Ugaldek ere. Adi egon zaitezte Jabier Muguruza eta Loquillo musikarien agerraldiei.
Urtzi Urkizu
############
La buena nueva
La1, 22:30. Zuz: Helena Taberna. Akt.: Unax Ugalde, Barbara Goenaga, Mercedes Sampietro, Guillermo Toledo. 108 min. Euskal Herria, 2008.
############
Frankisten krudelkerian erori ez zen apaiza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu