Frantziako Bleu des Caussek irabazi du gazta lehia; Ossau Iratikoa bigarren izan da
Frantziako Bleu des Causses gaztak irabazi du San Sebastian Gastronomika biltzarrean antolatutako gazta txapelketa, 7,19 puntu lortuta. Oso gertu izan du Agour gaztandegiaren Ossau Iratiko gazta, 7,18 puntu lortu baititu. Bigarrena izan da lehian. Bosgarren lekuan geratu da, berriz, Artzai-Gazta kooperatibaren Idiazabal gazta: 7,08 puntu lortu ditu.Igandean eta astelehenan jokatu zen lehiaketa. Laurehun lagunek parte hartu zuten gaztak dastatzen; horietako berrehun igandean bildutako publikokoak, eta beste berrehun biltzarrean parte hartzen ari direnen artean.Publikoak igandean egindako dastatzean, Idiazabal gazta aukeratu zuen gazta onena. Astelehenean profesionalek egindako dastatzean, berriz, Kantabriako (Espainia) Picon de Bejes-Tresviso aukeratu zuten lehen posturako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu