Komunikazioa

Frantziako bozei buruzko zuzeneko saioa egingo dute gaur Berria telebistan

Igandean presidentetzarako hauteskundeen berri emango du 'Berria.info'-k

Erredakzioa
2012ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Frantziako presidentetzarako hauteskundeetako irabazlea erabakiko da igande honetan. Eta Berria telebistak bozen inguruko zuzeneko saioa egingo du gaur, 11:00etan. Solaskideak Eguzki Urteaga EHUko soziologia irakasle eta Eusko Ikaskuntzako lehendakariordea eta Jojo Bidart Euskal Irratietako kazetaria izango dira. Behin saioa amaitu ostean, berriro ikusteko modua izango da Berria.info-n.

Igande honetan, berriz, hauteskundeen berri emango du Berria.info webguneak 20:00etatik aurrera. Albiste eta emaitzak emango dituzte, herriz herri, eskualdeka eta Ipar Euskal Herri osokoak.

Gune berezi bat ere badu Berria.info-k, Frantziako presidentetzarako hauteskundeen ingurukoa.

%63ko ikusle kuota Frantzian

Asteazken gauean hainbat telebista katek eman zuten Sarkozy eta Hollanderen arteko eztabaida, eta Frantzia osoan 17,79 milioi lagunek ikusi zuten (%63ko ikusle kuota). Bi kate nagusiak paretsu ibili ziren: France2 bidez 8,96 milioi ikuslek ikusi zuten eztabaida, eta TF1 katearen bidez, 8,09 milioi ikuslek.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.