Jamaikako haize leunak reggae soinu garbienak ekarri ditu Bilbora, uda honetan bigarrenez.Sly & Robbie bikoteak uztailean eskainitako ikuskizunaren ostean, rasta kultura osorik ordezkatzen duen beste talde bat igoko da Santana 27 aretoko agertokira:Toots & Maytals, 60ko hamarkadan Jamaikan sortutako reggae eta ska talde ospetsua.
Parisen aritu ondoren, Euskal Herrian geldialdia egingo dute Toots Hibbert (May Pen, Jamaika, 1945) eta bere taldekideek, Europan egiten ari diren birarekin jarraitu aurretik. Hiru orduko saioa prestatu dute, taldearen arrakasta handienak gogorarazteko, hala nola Funky Kingston eta Amy Winehousek berreskuratutako Monkey Man.
1961ean jaio zen Toots & The Maytals, Toots Hibbert, Henry Gordon eta Jerry McCarthy nerabeen eskutik.1962an Never grow old diskoa plazaratu zuten, eta lau urteren buruan ezagun bihurtu ziren Jamaika osoan. Hibbertek hilabete batzuk kartzelan igaro ondoren, 54-46 was my number argitaratu zuten, taldearen mezua mundura zabaldu zuen lana.
Arrakastaz arrakasta mende erdi igaro ondoren, Grammy saria jaso zuten iaz, eta Eric Clapton eta No Doubtekin lanean aritu dira, reggae munduan eragin handieneko taldea bihurtuz.
TOOTS & THE MAYTALS
Non. Santana 27 aretoan.
Noiz. 22:30.
Sarrera. 18-22 euro.
Funky Kingston Supernova
Toots & The Maytals reggae eta ska taldeak kontzertua eskainiko du gaur gauean Bilboko Santana 27 aretoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu