Futbolera ala kontzertura?

Bikoteak ez banatzeko ekitaldi bat antolatu dute gaurko, San Mamesen: lau musika talde eta pantaila erraldoi bat

Itziarren Semeak taldea: ska eta punk doinuak, klase kontzientziarekin. ITZIARREN SEMEAK / BESTEAK.
Erredakzioa
2012ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Itziarren Semeak, Zea Mays, Rafa Rueda eta El Menton de Fogarty musikariak arituko dira gaur, Bilboko San Mames futbol zelaian, 21:00etatik aurrera. Giroa sortuko dute, ordu bete geroago Madrilen jokatuko den Espainiako Kopako finala pantaila erraldoi batean ikusteko. Eta, egun batez, ez da futbolaren edo musikaren artean aukeratu behar izango.

Nahi eta nahi ez, saio laburrak egin beharko dituzte talde eta bakarlariok. Itziarren Semeak taldeak behintzat astia izango du atera berri duen Basque of Brixton EPko lau abestiak jotzeko. Punk eta ska doinuak lantzen dituzte, klase kontzientziarekin. Egokiak, beraz, futbolzale giroan aireratzeko. Basque of Brixton kontzertu biran ari dira, otsailaz geroztik.

Zea Maysen ezaugarririk ikusgarriena Aiora Renteriaren ahots indartsua da. 1997an sortu zuten taldea, Bilbon, eta, iaz, doinu alaiago eta dantzagarriagoei ekin zieten, Era diskoarekin.

Rafa Rueda abesti sortzaileak gauza ezberdin asko egiteko gauza dela erakutsi du azken urteotan. Apirilean, herri kanten bertsioak zuzentzen ikusi genuen, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenaren harira.

El Menton de Fogarthy pop-rock taldea hasieratik egon da lotuta kirolarekin. Besteak beste, Bilbo Basket taldearen abesti ofiziala egin dute.

KONTZERTUA

Noiz. Gaur, 21:00etan.

Non. San Mames futbol zelaian, Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.