Komunikazioa
Gabon mezuak euskaraz zabaltzeko lehiaketa
INTERNET. Azkue Fundazioak eta Bizkaia irratiak Txioka Sarean izeneko lehiaketa jarri dute martxan, Gabonetan elkarri zorionak eman edota urte berri on bat opatuz bidaltzen diren mezuekin. Igandera bitarte bidalitako mezuak sartuko dira lehiaketan. Horretarako, sare sozialak erabili daitezke: Twitterren mezuan #gabonagurra etiketa ipinita edo Facebooken Gabonetan euskaraz zoriondu daigun izenburua duen taldearekin bat eginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu