Komunikazioa

Galiziako Ikus-entzunezko Lege berria onartu dute

2011ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
IRRATI-TELEBISTA. Ikus-entzunezko Lege berria onartu zuen atzo Galiziako Parlamentuak, PP eta PSGren aldeko botoekin; BNGk kontra bozkatu zuen. CRTVG korporazio bilakatuko da hala. Eta hemendik aurrera, CRTVGko zuzendari nagusia hautatzeko, parlamentuaren bi hereneko gehiengoa beharko da; bigarren bozketan hiru bosteneko gehiengoa nahikoa litzateke. Administrazio kontseiluko kideak hamabitik seira pasatuko dira, eta ezingo dute kargu politiko edo sindikalik izan. Parlamentuaren kanpoan, langile batzuek protesta egin zuten, CRTVG «zerbitzu publiko gisa» eskatzeko. Lege berria langile guztientzat txarra izango dela salatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.