San Frantziskoko (AEB) bi lagun dira Mike Donovan eta Matt Hartman gazteak. Sic Alps taldea sortu zutenetik, gora baino ez dute egin kaliforniarrek, eta, gitarra eta bateria soil bat erabiltzen duten arren, mila soinu sortzeko gaitasuna garatu dute. Gaur gauean kontzertua eskainiko dute Gasteizko Jimmy Jazz aretoan (21:00), Gasteizko She'Sophi folk bakarlariarekin batera.
Begirada lehenaldian dute Sic Alps taldeko kideek, baina hankak lehenaldiari itsatsita dauzkate. Euren abestietan 70eko hamarkadako folk, rock and roll eta punk soinuak sumatu daitezke, baina ukitu berritzaile bat emateko gai izan dira.
Hainbat single plazaratu ostean, Pleasures and Treasures diskoa kaleratu zuten 2006an. Bi urte igarota, hiru disko argitaratu zituzten: A Long Way Around to a Shortcut eta U.S. Ez. Besteak beste The Oh Shees, Ty Segall eta The Fresh & Onlys taldeekin jotzen aritu ostean, Napa Asyllum diskoa argitaratu dute aurten.
Sic Alpsekin batera She'Sophi abeslaria ariko da agertokian, Sofia Rodriguez gasteiztarraren proiektu berria. Urteetan bateria jotzen jardun eta hainbat taldetan jotzen ibili ondoren, gitarra akustikoarekin ingelesezko folk musika sortzeari ekin zion 2007an.
SIC ALPS ETA SHE'SOPHI
Non. Jimmy Jazz aretoan (Gasteiz).
Noiz. 21:00.
Sarrera. 9 eta 13 euro.
Garajean errotutako soinuak
Sic Alps taldeak eta She'Sophi bakarlariak kontzertua eskainiko dute gaur Gasteizko Jimmy Jazz aretoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu