Sinadura berriak ere izango dira bihartik aurrera BERRIA egunkarian. Iazko iritziemale batzuek jarraitu egingo dute, baina ez guztiek. Bihar itzuliko dira Jira eta Bira. Angel Errok jarraituko du aurrenekoan eta Onintza Enbeitak Bira-ri berrekingo dio. Andoni Egaña ere bihar itzuliko da bere Hitz Etzanekin baita Patxi Huarte Zaldieroa ere, De Rerum Natura tirarekin. Larrepetit ere bihar hasiko da, eta Arkupean, berriz, datorren larunbatean itzuliko da.
Jarraituko duten iritziemaileen artean, Hedoi Etxarte, Iñigo Aranbarri, Goizalde Landabaso, Maddi Ane Txoperena, Iñaki Galdos eta Elixabete Garmendia daude. Utziko dutenen artean: Miren Amuriza, Mikele Landa, Juan Kruz Lakasta eta Ana Malagon.
Komunikazioko Ekografiak zutabeak asteartean itzuliko dira, eta hura idazten Miren Manias eta Lander Arretxea izango dira, bigarrena hasita.