Garbitzaileek jendearen erasoak salatu dituzte
SALAKETA. Kaleko garbiketaz arduratzen diren FCC enpresako langileek salatu dute txupinazo egunean, 12:30 eta 13:00 artean, Mercaderes kalean talde batek kamioitik atera, ukabilkada bat jo eta kamioiaren kontra bultzatuz burua ireki ziotela langile bati. Lau egun egin ditu ospitalean. Hilaren 7an protesta egitea pentsatu zuten, baina, «herritarrek errurik ez dutenez», prozesioa ez baldintzatzea erabaki zuten. Festak gain behera doazela eta jende batek errespeturik ez duela salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu