Garunaren eskuineko aldetik

Sentiberatasuna eta intuizioa islatzen dituzten filmen ziklo bat egingo dute astebetez Gasteizen, Artiumen

Agnes Varda, Les Plages d'Agnes film dokumentalean. BERRIA / BERRIA.
Erredakzioa
2012ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Garunaren Eskuineko Hemisferiotik zinema zikloa hasiko da gaur Gasteizen. Astebetez, sentimenak eta intuizioa kudeatzen dituen burmuinaren aldea landuko dute, gaiok planteatzen dituzten filmen bitartez.

Arrazoimenak eta teknikak itotako mundu batean, zinema tresna egokia da nortasunaren inguruko arazoak lantzeko, indar handia duelako bizitza arrunteko gertakari txikien balio handia nabarmentzeko.

Horren adibide bat da, esaterako, Agnes Vardaren zinemagintza. Haren Les plages d'Agnes filmarekin hasiko dute zikloa, gaur. Nouvelle vague mugimenduko emakumezko zuzendari bakarra izan zen Varda, eta zinemagintza feministaren aitzindaria ere bai. Haren film askok kutsu autobiografikoa dute. 2008ko dokumental honetan, haurtzaroko lekuak bisitatzen ditu.

Bihar, Pedro Gonzalez Rubio mexikarraren Alamar lana emango dute. Ama italiarra eta aita mexikarra duen gaztetxo baten istorioa kontatzen du filmak. Gurasoak dibortziatu egin dira, eta Erromara bizitzera joatekoa da. Aurretik, aitarekin bidaia bat egingo du Mexikoko Karibe inguruan; han, jatorri maia duela jabetuko da, eta arbasoen lurraldeak sentipen sakonak eragingo dizkio.

'GARUNAREN ESKUINEKO HEMISFERIOTIK' ZIKLOA

Noiz. Gaurtik martxoaren25a arte.

Non. Gasteizen, Artiumen.filmeko, 2 euro; bonua, 8 euro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.