700 g hegaleko Euskal Okela.
Euskal Labela duen euskal baserriko arrautza.
Eusko Labela duen baso bat euskal esne.
Kolirakada bat perrexil birrindu.
Ogi birrindua, gatza eta piperbeltza.
Saltsarako:
Bi tipula.
Ardo zuri. basokada bat.
Koilarakada bat perrexil birrindu.
Basokada bat ur.
Olioa eta Gatza.
Hegaleko haragi bolak saltsa berdean
Harategian haragi hegala txiki-txiki egiteko eskatuko dugu.Ontzi batean haragia botako dugu, eta txikitutako baratxuria, perrexil birrindua, arrautza irabiatua, baso bat esne, koilarakada bat ogi birrindu, gatza eta piperbeltza gehituko dizkiogu.
Ondo oratu eta 10 minutuan pausatzen utziko dugu.
Ondoren, haragi-bolak egin, ogi birrindutik pasatu eta frijitu egingo ditugu. Gerorako gordeko ditugu.
Presiozko eltzean, dado forman moztutako tipula, hiru koilarakada oliorekin eta gatzarekin su motelean frijituko dugu, eta ostean, birrindu egingo dugu. Gero, haragi bolak sartu eta ardoa eta ura botako ditugu.
Koilarakada bat perrexil birrindu gehituko dugu. Eltzea itxi, eta hamar minutuan egiten utziko dugu.