GASTRONOMIA. Kalitatezko okela otordu ederra egiteko

2010eko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Ederra da parrilla handi batean sua piztu, ikatz mordoxka bota, brasa egiten utzi, eta kiloeta erdiko txuleta handi bat (edo batzuk) gatzez estali ondoren sarearen gainean jarri eta egiten uztea. Onena, jakina, ondorengoa izan ohi da, puntu puntuan eginda dagoela, moztu, eta barrutik arrosa kolorea zein odol kolorea, biak dituela ikus daitekeenean, puska eder bat hartu eta berau ahoan sartzea.Horretarako, ez da komeni izaten edonongo haragia hartzea, eta horretarako onena Eusko labeleko haragia hautatzea da. Euskal Herrian baditugu kalitatezko haragiak, eta horren ziurtagiri nabarmena da Eusko Labelaren K zigilu ezaguna.

Abelgorri bikainak daude euskal zelaietan, kalitate berezikoak, eta haien haragia ere halakoxea da. Hori horrela, zigilu hori daukan produktua erosita ziurtatuta dago haragiaren jatorria, kalitatea eta bikaintasuna.Euskal Okela, Euskal Herriko baserrietan kontu handiz hazitako animalien okela da. Abelgorrien bizitzako urrats guztiak kontrolatuta ematen dituzte, eta baimendutako hiltegietan bakarrik hiltzen dira. Kalitatea Fundazioak espresuki baimendutako pentsuetan eta bazka naturaletan oinarritzen da animalien dieta.

Okela hori ez da edozein harategitan aurkitzen, baimendutakoa izan behar baitu. Erraz nabarmendu daitezke Eusko Label Kalitatea zeinuari esker. Harategi horietan, norbaitek zigiludun produktua erosten baldin badu, etiketa itsaskor berezia jasotzen du eragiketaren zehaztapen guztiekin.

Otordu ederra egiteko, beraz,K zigiludun euskal okela eskuratu besterik ez da egin behar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.