Gau ilunenetako otoitzak

Lobo Electrico eta NCC taldeek kontzertua emango dute gaur, Bergarako gaztetxean, 22:30ean

Lobo Electricok Bergarako gaztetxean joko du gaur, Txapa irratiak antolatutako saioan. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Maite Alustiza.
2011ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Hogei urte baino gehiago daramatza lanean Bergarako Txapa irratiak (Gipuzkoa). Irratsaioak ez ezik, bestelako ekitaldiak ere antolatzen dihardu; gaur, esaterako, bi musika talde ekarriko ditu gaztetxera: Lobo Electrico eta Nuevo Catecismo Catolico (NCC) taldeen musika entzuteko aukera izango da 22:30ean hasita. Txapa irratian (97.20 FM) eta Internet bidez (www.txapairratia.org) ere kontzertuak entzun ahalko dira.

Tolosan (Gipuzkoa) sortutako taldea da Lobo Electrico. Erotic rock-and-roll gisa definitzen dute euren musika estiloa, eta iaz kaleratutako Artefactos mágicos diskoa aurkeztuko dute gaur. Taldearen bigarren lan luzea da hori; lehenengoa ¿Has visto al Lobo Eléctrico? izan zen, 2004. urtean. Gaur ere «esperma beltzeko gauak» eskaintzeko asmoz helduko da Lobo Electrico Bergarara.

Nuevo Catecismo Catolico ere Gipuzkoakoak dira; Donostiakoak, hain zuzen ere. Bost kidez osatutako punk rock taldea da, eta dagoeneko hamabost urte dira NCC sortu zutela. Kaleratu dituzten lanen artean daude Scarred for Life (2001) eta 1.530 segundos de... (2006); askorentzat, taldeak argitaratu dituen diskorik onenak dira.

LOBO ELECTRICO ETA NUEVO CATECISMO CATOLICO

Noiz. Gaur, 22:30ean.

Non. Bergarako gaztetxean (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.