GAURKO EGITARAUA

2017ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Egun guziz mota anitzeko ekitaldiak antolatzen dituzte Baionako Herriko Etxeak eta herri mugimenduak. Bestak ofizialki 22:00etako ekitaldiarekin hasiko badira ere, gaur egun guzirako ere ekitaldi eta animazio andana antolatu dituzte, hiriko hainbat xokotan.

Besta aitzinekoak

07:15. Bestazaleen oinezko ibilaldia Miarritzetik Baionara, itsas bazterretik.

09:15. Bestazale Txikien Lasterketa, haurren oinezko lasterketa, Henri-Grenet zubitik abiatu, eta Lesseps karrikaraino (Santa Espiritu).

09:40-12:30. 17. Bestazaleen lasterketa, Miarritzeko itsasargitik abiatu, eta Baionako Lesseps kairaino (San Izpiritu).

10:00-13:00. Baionako elkarteen arteko Munduko Piper Moleta Lehiaketa, Merkatu plazan.

11:00-12:00. Jean-Marie Mailharro trinketaren inaugurazioa egingo dute.

11:30-19:00. Piraguen lasterketa Errobin.

12:00-12:30. Zaldunen desfilea karrikaz karrika, Merkatu plazatik abiatuta.

12:30-14:00. Languedoc-eko jotak, Reduit ordokian.

18:30-23:00. Pilota masterra, Jean-Marie Mailharro trinketean.

Besten irekiera

20:00-21:50. Harmonie Bayonnaise abesbatzaren emanaldia.

21:50-22:30. Besten irekiera ofiziala, Leon erregearen agertzea, giltzen botatzea eta suak, Askatasunaren plazan. Gonbidatuak: Or Konpon elkartea, La Nautique kirol elkartea, eta Gurutze Gorria.

22:30-00:00. Jazza. Swing 64, Errepublika plazan.

22:30-03:00. Dantzaldia, Askatasunaren plazan.

22:30-03:00. Kontzertuak, Paul-Bert plazan: Celtas Cortos; DJ Set, DJ Bobkat eta Mc Yossirekin.

Egitarau alternatiboa

19:00. Baionako Gazte Asanbladaren besten irekitze alternatiboa. San Andres plazako Xina ostatuko balkoitik. Gonbidatuak: Gillen Hiribarren bertsolaria, Les Bascos LGBT elkartea, karrikako hezitzaileak eta Hego Sudango errefuxiatu bat.

19:00. Kontzertua, Mami Txula elkartean: Cie Monsieur le Directeur.

20:00. Kontzertuak, Patxa plazako txosna gunean: Xixtor of a Down eta MG Banda.

21:00. Kontzertua, Patxoki elkartean. DJ'S Trum Kabylie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.