GAURKO FILMAK. Normandiako lehorreratze bortitzena eta ikusgarriena

urtzi urkizu
2008ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Dena den, ez dugu ukatuko lan horrek zinemaren historian baduela bere lekua. Spielbergek berak gerraren gainean sortutako Empire of the Sun (1987) eta Schindler's List (1993) bikainekin batera, nolabaiteko gerraren trilogia osatu zuen ekoizpen handi horrekin. Normandiako lehorreratzearen birsortze zinematografiko bortitzena eta ikusgarriena egin zuen. Gainditzen oso zaila. Hartara, denborarekin balioa haziz doala dirudi.

Aktoreen interpretazioari dagokionez, ez da guztiz txarra, baina agian ez da lanaren beste alor batzuen gorentasunera heltzen. Tom Hanks, Matt Damon eta enparauek ez dute garai bateko izarren lilura.

Filmak 11 izendapen eta bost sari jaso zituen Oscarretan; Spielbergek zuzendari onenarena irabazi zuen, baita Urrezko Globoa ere.

Nahiz eta ekoizpena oso garestia izan, lehiatilan sekulako arrakasta lortu zuen. Eta ondoren bideo jokoak eta telesail bat ere egin zituzten.

Urtzi Urkizu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.