Westernaren osagaien xehetasun txikienak ere ezagutzen ditu Eastwoodek. Ez alferrik, Sergio Leone irakasle handiaren ikasgaiak jaso zituen. The Outlaw Josey Welles lana Phil Kaufmanen ardurapean hasi zen, baina Eastwoodek artu zuen bere gain azkenean. Ondo hartu zuen ardura, gainera: emaitza primerakoa izan zen. Ez da Eastwoodek zuzendutako onena, baina generoan 70eko hamarkadan egindako txukunenetakoa izan zen.
Unforgiven ederraren zuzendari eta aktoreak film gogorra ondu zuen, gorrotoz beterikoa. Era berean, gogoeta interesgarria egin zuen bakearen beharraren inguruan. Pertsonaien izaerak sakon aztertu zituen zinemagileak, eta naturari argazki polita atera.
Eastwooden begiradak betetzen du pantaila, gehienetan, umore ukituarekin batera; Eastwooden jarraitzaileak hobeto ulertuko du umore hori, noski.Bigarren mailako antzezlanak onak dira, eta istorioa sinesgarria da beti. Leoneren zaleek hemen dute oinordekoa, legez kanpokoa.
Maitane Mitxelena
GAURKO FILMAK. 'Spaghetti western'-aren maisuaren ikasle azkarra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu