Idiazabalgo gaztaren inguruan lanean ari diren guztiei eskerrak emateko modu bat izango da Gazta Eguna; igandean egingo da, Idiazabalen bertan (Gipuzkoa).
Hainbat ekitaldi prestatu dituzte Idiazabalgo gazta ezagutarazteko. Gainera, bisitariek, gazta dastatzeaz aparte, onena zein den erabakitzeko aukera izango dute.
Antolatzaileek bi lagun omentzeko baliatuko dute eguna: batetik, hildako Domingo Goiburu artzaina omenduko dute; eta, bestetik, Antton Irizar zena, Idiazabalgo alkate izandakoa. 13:00etan egingo dute ekitaldia. Idiazabal jatorri izena ere omenduko dute, 25. urteurrena ospatuko duelako.
Goizeko hamarretan irekiko dituzte artzainek postuak, eta hamaiketan hasiko dira han bertan gazta era zahar eta modernoan egiten. Gazta ketzen ariko dira, eta ardi moztearen ikuskizuna ere eskainiko dute, eskuz eta makinaz (11:30) .
Gazta onena zein den 13:30ean jakingo da, baita artzain postu onena zein den ere. 14:30ean, herri bazkarirako ateak irekiko dira, eta, ondoren, kantaldia izango da, Bentazaharreko mutiko alaiak taldearekin.
GAZTA EGUNA
Non. Idiazabalen (Gipuzkoa).
Noiz. Igandean.
Asteburuko proposamenak
Gaztaren bueltan festa eguna igandean
Idiazabal. Bisitariek, gazta dastatzeaz gain, onena zein den aukeratu ahal izango dute Gazta Egunean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu