Gazte betiko; posible ote?

Gazte sentitzen diren agure batzuen istorio dibertigarriak izango dira Arteria Campos Eliseos antzokian

2011ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Gazte garaian artistak izan ziren sei agurek zahar etxe batean amaitzen dute. Hango erizainak ume txikien abestiak jartzen dizkie alaitzeko. Baina bakarrik uzten dituenean, barruan duten gaztetasuna erakutsi eta Love Rock and Roll kantua abesten hasten dira. Abesti ezagunekin haien gaztetasuna gogoratuko dute sei agureek, barrea eragitea helburu duen antzerkian.

Aktoreak ez dira agureak, ordea: 2050. urtera salto egin eta euren burua nolakoa izango litzatekeen erakusten dute. Hiru orduz egoten dira makilatzen eta prestatzen benetako agureak emateko; haien antzik ez duten pertsonak bihurtzen dira.

Tricicle antzerki taldearen eskutik dator antzezlan hau. Oslon ezagutu zuten istorioa aktoreek; hiri horretan beste antzerki batekin lanean zebiltzan, eta hango antzezlan bat ikustera joan ziren. Inguruko guztiak barrez ari zirela ikusitakoan, antzerki arrakastatsua eta oso barregarria izan behar zuela pentsatu zuten, ez baitzuten guztiz ulertzen. Itzuli zirenean, antzezlan hura egiteko gogoa piztu zitzaien. Bartzelonara iritsitakoan, beraz, eskubideak erosi zituzten.

Astelehenera arte izango dira Bilbon. Irailean, berriz, Iruñera eta Donostiara joango dira ikuskizunarekin.

'FOREVER YOUNG'
Non. Bilboko Arteria Campos Eliseos antzokian.
Noiz. Gaur, 20:00etan.
Sarrera. 14 eurotik 25 eurora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.