2006ko apirilaren 22a
00:00
Gazte desesperatuaren jolasak.
Asmo onekin egindako filma izan arren, ez zuen zorte handirik izan Ernesto Telleria zuzendariak pelikula horrekin, thriller-aren eta salaketa sozialaren arteko kutsuko istorioa. Tonik ez daki zer egin dirua lortzeko, eta horregatik Berasategi komisarioak eginen dion proposamena onartuko du hasieratik. Lapurreta batean hartuko du parte, eta, dena ongi aterako denez, Tonik bide beretik segitzea erabakiko du, gero eta arrisku handiagoak hartuz. Modu horretan, irteerarik gabeko bide batetik abiatuko da, eta zorteak ez dio betiko iraunen.