Gelazzo, ikuslea koreografo

Gelabert Azzopardi konpainiak sorkuntza prozesuan parte hartzera gonbidatuko du gaur Bilbon

Erredakzioa
2011ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Dagoeneko 25 koreografia sortu eta taularatu ditu Cesc Gelabert artista katalanak, 1969. urtean dantza munduan hasi zenetik. Azken urteotan Lydia Azzopardi dantzari ingelesarekin dabil lanean, Gelazzo bikotea osaturik. Euren konpainiarekin eguna pasatzera gonbidatu dituzte gaurko ikusleak, Bilbon. Ikusleak ere koreografia bat sortzeko prozesuan parte hartzea nahi dute.

Deialdia irekia da: edonork har dezake parte. Artea sortzea eta artea ikustea prozesu konplexuak eta irekiak direla erakutsi nahi dute egitasmoarekin. Horretarako, 90 minutuz, ikastaro praktikoa emango diete profesionalak ez diren hogei laguni. Ondoren, ikusle guztiei eskainiriko saioa taularatuko dute. Konpainiaren lan batzuk hartuko dituzte, adibide gisa, eta horien barne egitura, esanahia eta zailtasunak aztertuko dituzte, besteak beste.

Horietako batzuk Gelabertek berak dantzatuko ditu. Ikusleek eginiko iradokizunekin piezok moldatuko ditu, eta ikusleek ere taularatu ahalko dituzte euren bat-bateko saioak edo konpainiaren piezen bertsioak. Halako saio bat egin zuten, sei egunez, Bartzelonako Teatre Lliuren, 2008an lehen aldiz.

Konpainiak beti zaindu du asko dantzari bakoitzak bere nortasuna agertzeko aukera izatea koreografietan.

'EGUN BAT IKUSLEEKIN'

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Bizkaia aretoan, Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.