GERIZPEAN. BAIONAKO BESTAK. TXOKOA. Gau eskolako itzalean

Xan Aire.
2008ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
Baionako gau eskolak joanden maiatzean estreinatu zuen egoitza berria, Baiona Ttipiko Marengo karrikaren erdian: etxearen goiko partean, ikasgelak eta administrazioko bulego serioak. Azpian, Kalostrape ostatua, lehenbiziko bestak besarkatu dituenak, joan den asteazkenetik goiti. Mikel zerbitzariaren iduriko, lasai joan dira lehenbiziko gauak, «Baiona osoan bezala, entzun dudanez».

Goizetik, gaueko hirurak arte zabaldua, gustu guzietako bestak eskaintzen ditu Kalostrapek. Txarangen soinu alaian askaltzeko aukera dago, aperitifa goxoak edateko eguerdi irian. «Hainbat menu ditugu, egunero aldatzen dira: sartzea, platera nagusia eta deserta, kafea, ura eta ardoa barne». Lehenbiziko egunean, ehun lagun itxoiten zituzten gau eskolako itzalean.

Lekuak berak joatea merezi du. Gela erraldoiak daude, kalostrek apaindurik. Leku argia da, kanpoan den baratze politak eguzkia ere eskaintzen baitu, zuhaitz baten itzalaz gain. Siesta goxoak egiteko mentura, bestazale akituarentzat. Leku zabala baliatu nahi dute bestetan. Hiru ostatu jarri dituzte, eta zortzi langile daude, orotara, barrak eta sukaldeak zaintzen. Bazkaria gau eskolako ikasleek zerbitzatzen dute, mintza praktikak egiteko. Lekuko jendea baita gehienik ibiltzen, Kalostrape ezagutu nahiz. Gauaz, taloak dauzkate salgai. Baiona Ttipiak euskal giroan murgildua den txoko berri bat eskaintzen du aurten. Xan Aire
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.