Erromesentzat aterpetxea ireki berri dute Zarautzen, Ebro Etxean. Done Jakue Bidearen Lagunak elkarteak Zarauzko Udalari eginiko eskaeraren ondorioa da. Hogei lagunentzako tokia du, bi hilabetez egongo da zabalik eta doako zerbitzua izango da. Ordutegia16:00etatik 22:00etara izango da ,eta 08:00etarako utzi beharko da logela. Bertan lo egiten dutenek dutxatzeko aukera izango dute.
Donostia eta Deba artean, orain arte ez zegoen aterpetxe publikorik erromesentzat, eta, arduradunen iritziz,«oso gune egokia izango da». Elkarteko kideek kudeatuko dute aterpea. Jakinarazi dutenez, beharra zegoen: iaz Debako aterpetxetik 2.800 erromes igaro ziren.
GERIZPEAN. Done Jakue bideko erromesentzat aterpea ireki dute Zarautzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu