GERIZPEAN. Euskal ezkontza, Euskal Jaiaren muina
GORDEXOLA.Hirugarrenez, ezkontza antzeztuko dute Gordexolako Euskal Jaia ospatzeko. Frontoi atzean hasiko da eguna, 10:00etan. Pregoia irakurrita, ezkongaiak San Kosmera abiatuko dira, idi uztarri eta guzti. Herri bazkaria prestatu dute ezkontza osterako. Kale antzerkia ere izango da. Trikitilarien erromeria 18:00etan hasiko da. 20:00etan agurtuko dituzte ezkonberriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu