Gerizpean. Udari jarriak

2011ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Oporrek behar omen lukete
lan arteko parentesi
baina helmuga urrunagoak
nola ditugun merezi
bisita egin nahi genieke
Parisi eta Londresi
edo bestela exotismoak
egin gaitzala berezi;
zerbaiten bila joaten gara
edo zerbaiten ihesi?


Beñat Gaztelumendi

Doinua: 'Itsasoari begira'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.