Gernikatik ihesi, Galdakaora

Kukai eta Ttanttaka konpainiaren '1937, gogoaren bidezidorretatik' lana ikusteko aukera

2002an estreinatu zuten, eta gaur berriz ikusi ahalko da aspaldiko partez. BERRIA / BERRIA.
Erredakzioa
2012ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Gertakari batzuk oroimen historikoan geratzen diren bezala, ikuskizun batzuek oroimen ederra uzten dute ikusleen gogoan. Badira, gainera, biak lotzen dituzten lan batzuk. Horietako bat da Kukai dantza taldeak eta Ttanttaka antzerki konpainiak elkarlanean eginiko 1937, gogoaren bidezidorretatik ikuskizuna. Goraipamen asko jaso zituen estreinatu zutenean, eta bideoan baino ez da egon urteotan hura berriz ikusteko aukera.

Gernikako eta beste hainbat herritako bonbardaketen 75. urteurrenaren harira, berriz ikusi ahalko dugu ikuskizuna gaur, Galdakaon (Bizkaia).

1937, gogoaren bidezidorretatik 2002. urtean estreinatu zuten. Ikusleak eta kritikaren oniritzia jasotzeaz gain, pozez gogoratzen dute lana horretan parte hartu zutenek ere; tartean, Jon Maia dantzari eta koreografoak.

Faxisten erasoalditik 1937. urtean ihes egindako haurren historian oinarritzen da lana. Erbesteraturiko zazpi haurren bizipenak kontatzen ditu ikuskizunak.V. Donostia Antzerki Saria jaso zuen 2003. urtean. Emanaldi ugari egin zituzten Euskal Herrian eta atzerrian; tartean AEBetan, Txilen, Argentinan eta Uruguain. Erbesteraturiko haur haien ondorengoetako batzuk ere ikusi ahal izan zuten, Ameriketako emanaldi horietan.

'1937, GOGOAREN BIDEZIDORRETATIK'

Noiz. Gaur, 21:00etan.

Non. Torrezabal kultur etxean, Galdakaon (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.