Gerra arteko Photoshopa

Raoul Hausmann argazkilariaren obra ikus daiteke Zarauzko Photomuseum argazki museoan

2011ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
«Bat-batean ikusi nuen», esan zuen Raoul Hausmann argazkilariak (1886-1971), 1958an. «Lehen aldiz argazkiak ebakiz eta itsatsiz artea egin zitekeela ulertu nuen». Itsaso Baltikoaren inguruan gertatu zen, soldadu talde baten irudiaren gainean gizon bat bere semearen argazkiak itsasten ikustean. Horrela hasi zuen Hausmannek mende erdiko ibilbidea fotomuntatzearen unibertsoan, eta ikono bilakatu zen berehala, teknika hori erabiltzen lehena izan zelako. Artistaren obra ikusleari eskaintzeko, 1927 eta 1957 bitarteko argazkiak erakusgai jarri dituzte Zarauzko Photomuseumen (Gipuzkoa).

Hausmannen sormenaren erakusle gisa, hildakoan utzitako 2.000 negatiboetatik ateratako 50 argazki jarri dituzte erakusgelan, hiru zatitan banatuta. Lehenak autorearen argazki bilduma ezagunenetakoa eskaintzen dio ikusleari: Ombres. Bigarren zatia erakusketako handiena da, eta Hyle eleberrirako sortutako irudiak eskaintzen ditu, besteak beste. Azkenak Hausmannen obra autobiografikoena eskaintzen du, eta bere aurreko lanak ebakiz eta itsatsiz eginiko argazkiak biltzen ditu.

Hiru zati horiekin, antolatzaileek argazkilariaren irudimenak ekoitzitako obraren jarraipena egin nahi izan dute. Irailaren 11 arte egongo da Hausmannen obra Zarautzen.

'RAOUL HAUSMANN...'

Non. Zarauzko Photomuseum argazki museoan.

Noiz. 10:00-14:00 eta 17:00-20:00 (astelehenetan itxita).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.