Aisialdi eskola eta taldeek, federazioek, euskara elkarteek, kultura elkarteek eta gizarte taldeeksortutakoak bildu ditu Gazteria elkarteen mapak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) artean garatutako proiektua Google Maps aplikazioaren bidez garatu dute, eta udaletako teknikarien laguntzarekin.
Herritarrek elkarteekin duten harremana erraztu nahi du aplikazioak. http://gipuzkoa.net/gazteria helbidean nahi den elkartearen gainean klikatuz gero, kokalekua agertzeaz gain, horrekin harremanetan jartzeko datu guztiak agertuko dira. Hala, gurasoek umeen aisialdirako talde bat bilatu nahi badute, hor aurkituko dute informazioa.
Datuak eguneratuta izango dituzte. Urtero ikasturte hasieran egingo dute hori; elkarteren batek datuak berritu nahi baditu, arduradunei helarazi beharko die, honako helbide honetan: [email protected].
Ohiko zerrendak —jardueraren edo udalerriaren araberakoak— kontsultatu nahi dituenak, berriz, lehen aipatutako webgunean kontsultatu ditzake.
Guztira, 196 elkarte
Hainbat elkarte biltzen ditu mapak, guztira: 196. Gehienak aisialdi taldeak dira: 66. Gizarte taldeek sortutako 34 daude, kultura arloko beste 29. Aisialdirako ekintzak antolatzen dituzten ikastetxeak ere hartzen ditu, 16 guztira, eta hamar dirazerbitzuak ematen dituzten elkarteak.
Horiez gain, sei aisialdi eskolak, aisialdiarekin lotutako zazpi euskara elkartek eta zortzi guraso elkartek, zazpi federaziok, ingurumenarekin lotutako bik, zazpi alderdi politikok eta lau sindikatuk osatzen dute elkarteen mapa.
Gipuzkoako elkarteak argazki bakarrean, eta sarean
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Foru Aldundiak sortu dute, Google Maps aplikazioa erabilita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu