«Ikaragarria». Hala definitu zuten zale askok Jimmy Burns bluesman ezagunak larunbatean Burlatan (Nafarroa) eman zuenkontzertua. Hasiera ezin hobea izan zuen Burlata Blues Bar elkarteak eta Udaleko Jai Batzordeak antolatutako bosgarren Burlata Blues Festival jaialdiak. Zortzi eguneko blues festa prestatu dute aurten, eta bi zatitan banatu dute. Lehena igandean amaitu bazen ere, berehala itzuli dira blues unibertsoko riff ezagunenak udal parkera.
Iruñeko Woodstock Blues Band taldea izango da jaialdiko bigarren zatia hasteko arduraduna, eta gaurko kontzertuan (21:00) Cream, Jimi Hendrix edo Allman Brothers taldeen bertsioak eta bat-bateko piezak joko ditu.
Baina iruindarrak ez dira izango bertsioak egingo dituzten talde bakarra, eta La Creedencial taldeak Creedence Clearwater Revival 70eko hamarkadako laukote ospetsuaren abestiak berreskuratuko dituzte bihar gauean. Haiekin batera, Marcos Coll harmonika jotzailea eta Rico McLarrin gitarra jotzailea egongo dira agertokian. Larunbatean, Julie Guravich & Victor Aneiros banden txanda izango da, eta jarraian, blues klasikoa jotzen duen No more Blues taldearena.
Igandean amaituko dute aurtengo jaialdia, Stay Blues taldeak eskainiko duen bertsio saio batekin.
WOODSTOCK BLUES BAND
Non. Burlatako udal parkean.
Noiz. 21:00etan.
Sarrera. Doan.
Gitarrak zorroztu dituzte
Hiru eguneko atsedenaren ostean, prest dago Burlata Blues Festival jaialdiko bigarren zatia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu