Joan zen ostiralean hasi zuten Donostian Giza Eskubideen Zinemaldia. Jaialdiaren azken lau egunez gozatzeko aukera dago oraindik. Zinema, antzerkia, erakusketak eta bestelako ekitaldiak egingo dituzte larunbata arte.
Gaur, 16:00etan, Escúchame film laburra eta El viaje del director de recursos humanos lan luzea ikusi ahalko dira. Lehena Mabel Lozanok zuzendu zuen 2010ean, eta haurren sexu esplotazioa Espainian du gai. Bigarrena, Israel, Alemania eta Frantziaren arteko ekoizpena da.
Ondoren, 19:00etan, Jon Garañoren El método Julio lana emango dute. Caracasen arazoak dituzten haurrei sistema berezi batekin irakurtzen irakasten dien andereño baten ingurukoa da. Film laburraren ondoren, Patricio Guzman txiletarraren Nostalgia de la luz lan luzea emango dute. Atacamako basamortuan izarrei begira dauden astronomialarien egoera kontatzen du, aldi berean, lurrari begira, desagerturiko senide baten gorpuzkinen bila dabilen emakume baten bizimoduarekin batera.
Gauean, 22:15ean, afari solasaldia egingo dute Ni Neu jatetxean (Kursaalean), memoria historikoaren gaiaren inguruan. 22:30ean, Cirkus Columbia filma emango dute. Danis Tanovicek zuzendu zuen 2001ean, eta Bosnia eta Herzegovinan gertatzen da.
GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA
Noiz. Gaur, 16:30etik aurrera.
Non. Viktoria Eugenian, Donostian.
Giza Eskubideen Zinemaldia
Erdira iritsi da Donostiako jaialdia, baina oraindik filmak eta bestelakoak ikusteko egunak daude
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu