Gizaki eta makinaren sinbiosia

ArtFutura erakusketa ikusgai dago Bilboko Alondegian, XXI. Mendeak sortuko duen teknologiari begira

2011ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Teknologia berrien etorkizunaren leihoak zabaldu ditu ArtFutura XXI erakusketak, Bilboko Alondegian ikusgai izango baita uztailaren 14tik. Etorkizuneko baliabide teknologikoak aurreikusteko, azken urteotan esparru honek izandako garapena aztertzen du erakusketak, eta nazioarteko adituek eginiko argazkiez, eskulturez, ikus-entzuneko emanaldiez, hitzaldiz, eta ikuskizunez hornitu du Alondegia.

Erakusketa sekulako aukera dela diote antolatzaileek. «Denboran bidaiatzeko, eta mende berriko gizartea eta kultura digitalaren konplexutasuna ulertzeko aukera da». Erakusketa prestatzeko garaian, azken hogei urteetan gertatutako aldaketak antzeman, aztertu eta gizarteratu dituzte antolatzaileek, «etorkizuna ulertzeko bidea, lehenaldiari begiratzea delako».

Etorkizunak gordetzen dituen sorpresak agerian uztea da Art Futura XXIen helburu nagusia, eta etorkizuneko gizakiak makinekin izango duen harremanaren inguruan hausnartzeko aukera eskaintzea

«Azken hogei urteetan gertatutako iraultza ikusita, egun pentsaezina dena egia izan daiteke noizbait». Etorkizun hipotetiko hori marraztearren, puntako autoreen lanak jaso ditu ArtFuturak, hala nola Paul Friedlander eskutorearen argizko piezak, edo Theo Jansen artistaren egitura robotikoak.

'ARTFUTURA' ERAKUSKETA

Non. Bilboko Alondegia

Noiz. 10:00

Iraupena. Irailaren 1a arte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.