Gizakia Martera eramateko suziri batekin ari dira lanean jadanik

2011ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Asteroideetara eta Martera, gizakiak urrutiago —askoz urrutiago— eramateko gai izango den suziri batekin lanean ari dira NASAn dagoeneko. Jaurtitzeko sistema inoiz eraiki den ahaltsuena izango du. Space Launch System (SLS) hori Saturno V Apolo misioan astronautak Ilargira eramateko baliatutakoa baino indartsuagoa izango da, esaterako. SLSren goialdean, Orion kapsula bat ipiniko dute. Diseinu fasean dute astronautentzako barrunbe hori. Harekin lehen jaurtiketa 2017an egitea espero dute; astronauten estreinako hegaldia, berriz, 2021erako izan daiteke. Martera iristeko eraikitzen ari diren suziriaren kostua 18.000 milioi dolarrekoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.