Rock gogorra eta klasikoa ekarriko ditu Uzzhuaia taldeak gaur Bilboko Kafe Antzokira. 21:00etan izango da kontzertua; Sisha Pangma arituko da talde gonbidatu gisa. 13 veces por minuto euren azken diska aurkeztuko dute, hamar kantuz osatutako lana.
Valentzian ( Herrialde Katalanak) sortu zen Uzzhuaia taldea, 1993an. Hasiera batean lau kide baziren ere, gaur egun bost dira taldeko partaideak. 2000. urtean kaleratu zuten 3.000 grados lehen diskoa. Geroztik, gorako bidea hartu du taldeak: 2006an urteko metal talderik onenen artean aukeratu zuten, eta 2008an rock talderik hoberenaren saria jaso zuen taldeak. Euren azken lana urriaren 19an kaleratu zuten, Maldito Records diskoetxearen bitartez. Mojave de L'Elianan grabatu zituzten abestiak, eta disko horrekin, hard rock talde arrakastatsuen artean egoten jarraitu nahi dute.
Sisha Pangma talde bilbotarra ere arituko da Uzzhuaiarekin batera. 1998an sortu zen taldea, eta rock tradizionala da euren musika estiloa. Dena den, stoner etahardrock kutsuko doinuak nahasten dituzte euren abestietan.
Kontzerturako sarreraren prezioa 15 eurokoa da leihatilan; aldez aurretik erosita, aldiz, 12 euro ordaindu beharko dira. Sarrerak aurretik erosteko: Arisen, Kafe Antzokian eta www.kafeantzokia.com helbidean.
UZZHUAIA
Noiz. Gaur, 21:00etan.
Non. Bilboko Kafe Antzokian.
Gogor joko du rockak Bilbon
Uzzhuia taldeak kontzertu bat emango du gaur Bilboko Kafe Antzokian, 21:00etan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu