Gerizpean
Goierriko okingintzaren historia bizitzeko aukera
ATAUN. Errota eguna ospatuko dute bihar Ataungo (Gipuzkoa) Barandiaran museoan. Goierriko okingintzaren sekretuak ezagutzeko, ekitaldi ugari prestatu dituzte antolatzaileek: hala nola ibilaldi gidatuak, tailerrak, eta inguruko mitologia eta lanbide zaharrak ezagutzeko txangoa. Barandiaran museoko ateak egun osoan zabalik egongo dira, halaber, autore ataundarraren bizitza eta obra musutruk ezagutu ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu