Googleren ahots bidezko bilaketa, euskaraz ere bai

2012ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
Google-ren ahots bidezko bilaketarako tresna (Voice Search) euskaraz ere erabil daiteke orain, Android sistema duten sakelakoetan. Dena den, Googlek argi utzi du oraindik hobetzeko asko duela eta, jendeak erabiltzen duen heinean, zehatzagoa izango dela. Beste hamahiru hizkuntza jarri dituzte erabilgarri, katalana eta galiziera tartean. Guztira, 42 hizkuntzatan erabil daiteke zerbitzua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.