«Giza aurpegia ez da sekula gezurretan ari. Bizi izan garen lurralde guztiak erregistratzen duen mapa bakarra da». Horrelaxe definitu zuen Luis Sepulveda idazle eta kazetariak, gorputzeko muskuluen garrantzia. Muskuluek ez dute inoiz gezurrik esaten; ezin dute egoera baten aurrean disimulatu.
Daniel Abreu zuzendari eta koreografoak, muskuluen eta dantzaren arteko orekan oinarritutako lana eskainiko du gaur, Bilbon: Otros rostros, otros rastros. Gorputzek, keinuan eta dantzan etsiturik, espazioa distortsionatuz bidaiatzen dute barneko muskulu-tentsio izugarriarekin. Itxuraz antzerki-lan bat dirudien arren, oso-osorik dantzatzen den pieza bat da. Oinarrian, gorputzaren makillajea, keinuak edota tikak daude, eta horietaz baliatzen da bere istorioa kontatzeko.
Daniel Abreu zuzendaria Tenerifen (Espainia) jaio zen, eta 2004. urtean bere izena daraman konpainia sortu zuen. 30 lan baino gehiago egin ditu taldeak, eta horien artean azpimarragarrienak Aerowaves (2009) eta 2011. urtean aurkeztutako Perro eta Equilibrio daude. Bere lanak hainbat hiritan zehar aurkeztu dira, eta horren adibide da, nazioarte mailan dantza eta antzerkiaren inguruko tailerrak antolatu dituela. Beste konpainia batzuentzako lanak ere, zuzendu eta sortzen ditu Daniel Abreuk.
DANTZA
Noiz. Gaur, 19:00ean.
Non. La Fundicion aretoa (Bilbo).
Gorputzen bidai koreografikoa
Daniel Abreu Konpainiak 'Otros rostros, otros rastros' dantzaldia aurkeztuko du gaur, Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu